BIDASOA BEHEREA Lur eremu txikiena hartzen duen eskualdea da (71,6 kmē); hori horrela delarik, eskualde osoa dena batera begi bistan eduki daiteke, bertan diren talaia zoragarriren batetik. Gipuzkoako ekialdean dago, eta hauek ditu mugak: iparraldean Bizkaiko itsasoa, hegoaldean Nafarroa, eta ekialdean Donostialdeko eskualdea. Eskualde honetan hiru parte bereiz daitezke, morfologia eta egiturazko kidetasunak kontuan izanda: iparraldean, Kostaldeko hirugarren aroko mendilerroa; hegoaldean, Bortzirietako mendilerro paleozoikoa; eta bion artean, Irun eta Donostia-San Sebastian bitarteko igarobidea. Kostaldeko hirugarren aroko mendilerroa ekialdetik mendebalera doan mendi multzoa da. Jaizkibel mendiak mendebaleko ertza egiten du, eta bertatik luzatzen da Ulia, Urgull, Igeldo mendietan barna, Zumaiaraino iritsi arte. Jaizkibel mendiak 400 m ditu batez beste, eta punturik garaiena (547 m) mendebaleko muturrean du. Lurraren erliebea monoklinala da, kuartzozko hareharri multzo eozeniko sendoz-kolorez gris-urdinxka-eta kare harrizko zimentuz osatua. Iparreko isuraldeak, itsasora jotzen duelarik, muino eta hegalleunak ditu ekialdekoko muturrean, zenbat eta mendebalerago orduan eta zorrotzago. Hegoaldeko isuraldea, berriz, azkar beheratzen da 300 m-ko amildegian behera, Kostaldeko igarobide deritzanaren aldera. Igarobide hori flysch erako formazio bigun baten gainean eratzen da. Hegoaldean, Bortzirietako mendi sail paleozoikoa du mugakide kostaldeko igarobideak. Batez beste 600 m-ko goratasuna du. Nabarmentzeko gailurra Aiako Harria (830 m) da, Euskal Autonomia Erkidegoko granitozko mendi bakarra. Gainerako gaiak arbelak, konglomeratuak eta hare harriak dira. Mendilerroaren gorputz nagusitik bereizirik, San Nartziso eta San Martzialeko mendiak daude, igarobidean barneraturik. Bidasoa ibaia da eskualde honetan Gipuzkoa eta Frantziaren arteko muga naturala. Txingudiko badian itsasoratzen da 66 km-ko bidea egin ondoren, batez ere nafar lurretan barna. Badiara bertara heldu aurretik, padurak sortzen ditu itsasoko urarekin nahasirik, nahiz eta azken urteotan padura horien luze-zabalera asko urritu den. Bidasoa ibaira isurtzen dute ura Errolasarko eta Jaizubia errekek. Giza jardueraren eta etengabeko suteen eraginez, Jaizkibel mendiko iparraldeko isuraldea eta hegoaldekoaren gaina txilarrak hartuak dauzka (Calluna vulgaris, Erica cinerea, Erica vagans, Daboecia cantabrica); baitaere, otea (Ilex gallii), garoa (Pteridium aquilium), harizti txiki batzuk (Quercus robur), eta pinudiak (batez ere Pinus insignis eta, gutxiago, Pinus pinaster). Hegoaldeko isuraldeko behean eta kostaldeko igarobidea belardian eta soroak dira. Hegoaldean, Bortzirietan, pinudiak dira behealdean, eta hariztiak eta ameztiak goragokoan. Oraindik orain, erreka bazter batzuetan haltzak (Alnus glutinosa) ikus daitezke, baita lezkak (Phragmites australis) ere. Antzinako padura zabaletatik, gaur egun sail txiki batzuk besterik ez dira gelditzen Behobia eta Hendaiako nazioarteko zubien bitarean: Santiago Aurrera, Kalera, eta Iru kanaleko uharteak dira. Padura horiek, Aiako Harria eta Txigudiko badia eremu natural interesgarriak direla esan daiteke. Bidasoa Beherean bi udal bakarrik daude: run (55.241 biztanle), Gipuzkoako bigarren herririk handiena, eskualdearen barnealdean; eta Hondarribia (14.818 biztanle), badiaren alboan. Bi udal horien herriguneak elkarturik daude gaur egun, eta elkargune hori Donostiaren eraginpean dagoen azpimultzo baten buru gertatzen da. Frantziako mugakide izanik, ekonomia jardueraren zati handi bat aduanaren burokraziaren ingurukoa izan da, baita eskualdea zeharkatzen duten komunikabideen ingurukoa ere: A-8 autobidea (Bilbotik Behobiarainokoa) eta N-I errepidea (Madrildik Iruneraino datorrena), gero Pariseko bidea hartzen dutenak. N -121 eskualdeko errepideak Bidasoa Beherea Nafarroarekin lotzen du; errepide horri esker eskualde honek harreman estuak ditu ipar-ekialdeko nafar herriekin. Trenbide komunikazioetarako geltoki handi bat dago Irunen, Espainiako trenbide nagusia bertan lotzen baita Frantziakoekin. Bada bide estuko trenbide bat, Eusko Tren enpresearen mendekoa, Donostia eta Hendaia lotzen dituena: Topo izenez ezaguna da. Bi trenbide horiekin batera, agian denbora gutxi barru abiadura handiko trena ere izan daiteke. Garraiabideetan, azkenik, Hondarribia ondoan 50. hamarraldiaren amaieran egindako aireportua dago. Pista bakarrekoa da, eta txikia gainera; handitzea, bestalde, ia ezinezkoa da, lehendik ere itsasoari kendutako lurren gainean baitago egina. Urtean 125.000 bat bidaiari ibiltzen da Aireportuan, batik bat Madril eta Bartzelona aldera egindako hegaldi erregularretan. Izan ere, charter edo nazioarteko hegaldiearako, inguruko aireportuek (Miarritze, Sondika, Foronda) eskaintzen dituzten serbitzuen aurrean txikia baita Hondarribikoa. Abiadura handiko trenak ibilbide labur eta ertainetan hegazkinari egingo dion lehia dela eta, Hondarribiko aireportua kinka larrian egon daiteke datozen urteotan. Egoera hori iristen ez den bitartean, bertako instalazioak eta zerbitzuak hobetzen saiatu dira aireportu arduradunak: hegazkin indartsuagoak ipini, eta zerbitzu tekniko hobeak jarri dituzte bidaiariaren esku. Espainia Europako Batasunean sartu zelarik, eta bertako estatuen arteko mugen zorroztasuna arindu denez geroztik, salgaiak mugetan barna iraganarazteko egin beharrekoak askoz ere errazagoak dira. Horren eraginez, aduanari lotutako lanpostu asko galdu dira Bidasoako eskualdean; herri aginteak galera hori leuntzeko eta lanpostu berriak sortzeko bitartekoak jartzen saiatu dira. Hala ere, hirugarren sektoreak lanean ari diren guztien %60 egiten du; Donostialdean bakarrik dira proportzioan gehiago. Hondarribiak turismorako jite garbia dauka. Bere gauza ikusgarrien artean, nabarmentzekoak dira antzinako plaza militarra izatetik gelditu zaizkion eraikinak, herrigune zaharra eta hondartza. Hoteletan ez du eskaintza zabalik (200 bat lagunentzakoa), baina hala ere udatiar asko bertaratzen da, bai kanpotarrak bai inguruko herritarrak. Azpimarratu behar da, baita ere, oporretarako edo asteburuetarako bigarren etxe asko direlaherrian (1.374). Irunen inguruan antolatzen da aldameneko nafar herrien merkataritza. Diru trukea liberaren aldekoa denean, mugaz bestaldeko biztanleak ere asko joaten dira Iruna beren erosketak egitera. Alderantziz, egoera pezetaren aldekoa denean, gipuzkoar asko eta asko, joan ohi da Hendaia, Donibane Lohitzune, Baiona edo Miarritzeko saltokietara. Irun epai barrutiko burua da; lehen instantzia eta instruzioko lau epaitegi ditu. Osasunaren alorrean, eskualdeko ospitalea dago bertan. Industrian langile guztien %26 ari da, gutxi gorabehera, baina gogoan izan behar da industria alorreko langile horietarik asko eskualdeaz kanpoko enpresetan ari dela lanean. Guztira, bederatzi langilez gorako hirurogei bat lantegi dago Bidasoa Beherean, eta orotara 3.000 langile dira lantegi horietan. Lehen sektorean 1991n langile guztien %3,6 ari ziren. Azken egindako baserrien erroldan guztira 747 baserri edo nekazari ustialeku erroldatu ziren; oro har 5.192 ha lantzenzituzten. Ustialeku horietan batez ere basoginrza (%40) eta belardiak (%40) aipatu behar dira. Belardietatik ateratako bazkak jaten ematen die baserrietan diren 2.000 inguru behiei eta 3.000 inguru ardiei. Baserri lanetan ari diren jabe edo morroiek ez dute hori egun osoko lana izaten askotan. baizik eta lehen edo bigarren sektoreko beste lan baten osagarri. Hondarribiko portua (badiaren barruan. Jaizkibelgo magalaten babesean) Gipuzkoako nagusia da baxurako portuen artean eta euskal itsasaldeko bigarrena. Ondarroakoaren atzetik. Guztira. 58 itsasontzi ditu, 500 bat arrantzale, eta urteart 9.500 t arrain harrapatzen dira. Itsasontzi horietarik erdia gutxi gorabehera arrantza teknika tradizionaletan aritzen da (pintxoa edo kanabera erabiliz). Cap-Bretongo itsas hobiaten inguruan.
|